Santi Lujanbio
Santi Lujanbio, eskuinetik lehena, arraunlari garaietan.

Santi Lujanbio hil berri da, Hernaniko Arraun Elkartearekin lotura handia izan duen hernaniarra. Arraunlaria izan zen Lujanbio 1970eko hamardakan; eta presidente kargua ere hartu zuen, 1980ko hamarkadaren bukaeran eta 1990eko hamarkadaren hasieran. Kirol jarduerarik egon ez zen garaietan ere, Lujanbiok klubaren izena eta izana mantendu zituen, federazioko bileretara joanez. Bere bi anaia ere arraunean aritu ziren Hernanin: Apari eta Juan Karlos Txato.

Klubaren aldetik, agur bero bat familiari.