Eskola kirola
Eskola Kirolako gaztetxoak, asteleheneko ikastaro saioan.

Eskola Kirolaren barnean sartu da Hernaniko Arraun Elkartea. Hala, Hernaniko eskoletako gaztetxoek aukera izango dute arraunean ikasteko, ekaineko bigarren eta hirugarren astean.  Gustura eman zituzten ikasleek lehen paladak, astelehen arratsaldean, klubeko jubenilen eskutik, eta egun gehiagotan ere aukera izango dute: asteartean eta ostegunean, eta datorren asteko astelehen, astearte eta ostegunean (16:00etatik 18:00etara).