Emakumeen Mutrikuko I. Bandera
Emakumeen Mutrikuko I. Bandera, 2015ean. (Argazkia: Josu. Z)

Emakumeen Mutrikuko II. Banderan parte hartuko du Maialenek. Iaz ere bertan izan zen Hernaniko traineru berdea, eta esperientzia onaren ostean, errepikatzea erabaki du. Estropadak larunbatean izango dira, 16:30ean. Gizonezkoen Mutrikuko XVII. Bandera ere jokatuko dute, emakumeenaren ostean. Gipuzkoako Arraun Federazioak antolatu du jardunaldia, Mutrikuko Arraun Taldearen eta Mutrikuko Udalaren laguntzarekin.

Erlojupeko lehia izango da, eta emakumeen txandak honela banatuko dituzte:

  • Lehen txanda. Deustu eta Hondarribia
  • Bigarren txanda. Hernani eta Donostia Arraun
  • Hirugarren txanda. Getaria-Zarautz, Hibaika eta Orio