Donostiarra-B
Donostiarraren B taldeko kideak. (Argazkia: Estitxu Zabala/HAE)

Bere bi taldeen aurkezpena egin du Donostiarra arraun elkarteak, gaur, Kontxako erlojuetan. Bertan egon dira Hernaniko Arraun Elkartetik igarotako hainbat mutil; izan ere, beheko mailetan Hernanin aritu ostean, Donostiarraren B taldeko parte dira gaur egun.

Batetik, Aitor Iraola, Asier Guillen, Iker Imaz eta Mikel Rosel arraunlariak ibiliko dira Torrekua ontziaren tostartean; eta bestetik, Iker Iriarte jubenilak aukera izango du ontzi zurian patroi lanak egiteko, lehen aldiz. Dagoeneko B taldeko patroi gisa urteak daramatza Jon Iruretagoyena hernaniarrak; aurten ere bertan jarraituko du, Hernaniko mutil kadete eta jubenilen entrenatzaile lanetan aritu ostean.

KAE-2 ligan parte hartuko du Donostiarra B taldeak; eta liga hasi aurretik, Lekeitioko XXXVIII. Banderan parte hartuko du, ekainaren 12an.

Andoni Saizar A traineruko ordezko patroia izango da aurten ere.