mutil jubenilak, trainerilla
Bukatu da mutil jubenilen denboraldia. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga / HAE)

Bukatu dute denboraldia klubeko mutil jubenilek Hernanirekin, lan txukuna eginda. Euskadiko Trainerilla Txapelketako kanporaketa jokatu zuten, atzo arratsaldean, Mutrikun. Segundo gutxirengatik Federazio Saritik kanpo geratu ziren, beraz, larunbateko estropada harekin bukatu zuten denboraldia.

Gainontzean, Gipuzkoako Batel Txapelketan, podiumean sartzea lortu zuen klubeko talde bakarra izan da mutil jubenilena. Izan ere, hirugarren postuan sailkatu zen. Gipuzkoako Trainerilla Ligan, berriz, laugarren postuan geratu dira; eta Gipuzkoako Trainerilla Txapelketan, Federazio Sariko lehenak izan dira.

Gipuzkoako Trainerilla Liga