(Argazkia: Xabier Gurrutxaga / HAE)
Trainerillako mutilak, estropada bat bukatu ostean. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga / HAE)

Asteburu honetan bukatutzat emango dute Hernaniko mutil jubenilek trainerilla denboraldia. Izan ere, behin liga eta Gipuzkoako Txapelketa jokatuta, Euskadiko Txapelketaren ordua izango da. Bi jardunaldik osatuko dute txapelketa, eta bi egunetan Mutrikun izango dira estropadak; larunbatean, 16:30ean; eta, larunbatean, 11:00etan.

Zehazki, larunbatean sailkatze estropadak egongo dira jokoan; eta, igandean, finalak eta kontsolazio txandak. Guztira, mutil jubeniletan 11 trainerilla arituko dira lehian: Hernani, Zumaia, Deustu, Zarautz, Kaiku, San Nikolas, San Pedro, Getaria, San Juan, Isuntza eta Illunbe.