Trainerilla
Trainerilla, aurreko estropada batean. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga / HAE)

Datorren asteburuan bukatuko da Gipuzkoako Trainerilla Liga. Hain zuzen ere, Hondarribia izango da estropaden lekuko, eta Gipuzkoako Txapelketarako baliagarriak izango dira larunbateko lehiak.

Noski, Hernaniko mutil jubenilen ontzia bertan izango da. Bi egunetan 11:00etan izango dira estropadak.

Hauek izango dira Hernaniren aurkariak: Zarautz A eta B, Illunbe, San Juan, San Pedro, Zumaia eta Getaria.

Hurrengo asteburuan, Euskadiko Txapelketa egongo da jokoan.