Zarauzko-estropada
Mutil jubenilak, Getariko arrapalan. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga / HAE)
Ez da asteburu ona izan gure jubenilen trainerillarentzat. Izan ere, Gipuzkoako Trainerilla Ligaren barnean, bi estropada jokatu dituzte asteburuan, eta bietan ere zapore txarra geratu zaie. Getarian, seigarren postuan geratu ziren, Getaria irabazlearengandik minutu eta 15 segundora.

Mutrikun, berriz, kanporatu egin dituzte, ziaboga oso zabal hartu eta Zumaiarekin jotzeagatik. Gauzak hala, sailkapen nagusiko laugarren postura jaitsi da ontzi berdea. Edonola, Zumaia dago hirugarren postuan, 26 punturekin, eta hernaniarrek puntu bat gutxiago bakarrik dute.

Getaria
Mutriku, trainerillak