trainerilla
Trainerilla, ligako estropada bat bukatu ostean. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga / HAE)

Gipuzkoako Trainerilla Ligak jardunaldi bikoitza izango du asteburuan. Larunbatean, 17:00etan, Getarian izango dira estropadak, joan den astekoa bertan behera geratu zela-eta. Igandean, 11:00etan, Mutrikun arituko dira partaideak.

Hernanik bi trainerilla uretaratuko ditu larunbatean; igandean, bakarra.