Bi trainerillak, Loiolan
Bi trainerillak, Loiolako jardunaldian. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga / HAE)

Bi jardunaldi jokatzekoak ziren asteburuan, Gipuzkoako Trainerilla Ligaren barnean; baina, azkenean, bakarrarekin geratu dira mutil jubenilak. Izan ere, gaurko Getariko jardunaldia bertan behera geratu da, itsaso txarraren ondorioz. Edonola, atzo arratsaldean Orion aritu zen Hernaniko trainerilla bat, eta hirugarren postua lortu zuen, aurreko bi jardunaldietan bezalaxe. Hala, sailkapen nagusian ere hirugarren tokian dago Hernaniko ontzia.

Datorren astebururako jardunaldi bikoitza dago iragarria.

Trainerilla Liga Trainerilla Ligako sailkapena