A trainerilla, Zarauzko estropadan.
A trainerilla, Zarauzko estropadan. (Argazkia: Josu. Z)

Itsaso txarra zegoen Zarautzen, joan den igandean. Gipuzkoako Trainerilla Ligako bigarren jardunaldia zegoen jokoan, eta bertan izan ziren Hernaniko mutil jubenilen bi ontzi. Nahiko lan izan zuten talde guztiek ere olatuei aurre egiten, baina gure A trainerilla hirugarren postuan iritsi zen berriro ere, Getaria eta Zarautzen atzetik. B trainerilla kaleratua izan zen, ziabogan izandako arazoengatik.

Hurrengo jardunaldiak Orion eta Getarian izango dira. Larunbatean Oria ibaian, 16:00etan; eta, igandean, 11:00etan, itsasoan.

Zarautz (2016.05.01)