Trainerilla, mutil jubenilak. Getaria
Mutil jubenilak, iazko ligako estropada batean. (Argazkia: Klausser)

Gipuzkoako Trainerilla Liga asteburu honetan bertan hasiko da. Bertan parte hartuko dute klubeko mutil jubenilek. Astebururo bi jardunaldi jokatuko dituzte; eta, hasteko, estropada hauek izango dituzte: Loiolan (larunbata, 10:30) eta Zarautzen (igandea, 11:30). Bi trainerilla ureteratuko dituzte hernaniarrek bi jardunaldietan; horietako bat, mistoa.

Hemen, estropada bakoitzeko partaideak: Loiola eta Zarautz