Legutio: neska kadeteak
Neska kadeteak, igandeko estropada hasi aurretik.

Joan den igandeko estropadak ikus daitezke Youtuben, Bermeo Arraun Argazkiak erabiltzailearen eskutik. Hau da, Euskadiko Batel Txapelketako bigarren jardunaldiko lehiak, Legutioko urtegian. Kontsolazio estropadetan Hernaniko hiru batelek parte hartu zuten: neska kadeteak, neska seniorrak eta mutil jubenilak.

Lehen bideoan; zazpigarren minutuan neska kadeteen estropada ikus daiteke; eta hamahiru minutu eta 30. segundoan, neska seniorrena.

Bigarren bideoan; zortzi minutu eta 30. segundoan, mutil jubenilen estropada ikus daiteke.