Legutio: mutil jubenilak
Mutil jubenilak, Legutioko lehen jardunaldian.

Euskadiko Batel Txapelketa hartu du Legutioko urtegiak, asteburu honetan. Hernanik bost batelekin parte hartu du, eta horietako hiruk lortu zuten bigarren jardunaldirako sailkatzea; hala ere, kontsolazio txandetarako txartela lortu zuten, finaletatik kanpo. Mutil jubenilek lortu dute posturik onena, seigarrena; neska kadeteak eta neska seniorrak, berriz, zortzigarren postuan geratu dira. Hemen, sailkapen guztiak: Euskadiko Batel Txapelketa 2016

2016 denboraldiari dagokionean, bukatu dira batelak klubeko gehienentzat. Orain, mutil jubenilek trainerilla ligari ekingo diote; eta, neska seniorrek, berriz, traineruaren prestaketari helduko diote. Beheko mailetako gainontzeko taldeek bateletako beste hiru estropada izango dituzte udaberrian.