Euskadiko Batel Txapelketan parte hartuko dute Hernaniko bost taldek.

Euskadiko Batel Txapelketa
Hernaniko zaleak, iazko Legutioko estropadetan. (Argazkia: Aitor Urkia/HAE)

Behin Gipuzkoako Batel Txapelketa jokatuta, Euskadiko txapelketaren txanda izango da asteburu honetan. Legution izango dira estropadak, urtero legez: larunbatean, 16:00etan; eta, igandean, 11:00etan. Maila bakoitzean, lehenengo zortzi postuetan sartu beharra dago larunbatean, ondoren igandeko jardunaldian parte hartzeko. Hala, maila bakoitzean,  larunbateko lau azkarrenek finalak jokatuko dituzte igandean; eta hurrengo lauek, kontsolazio txandak.

Hernani lehiatuko den mailetan, hauek izango dira partaideak:

NESKA KADETEAK (13): Getaria, Zumaia, Hernani; Urdaibai, Arkote, Ondarroa, Itsasoko Ama; San Juan, Tolosaldea, Orio, Hibaika; Raspas, San Nicolas, Bermeo, Kaiku.

HAUR MAILAKO MUTILAK (13): Hernani, Hibaika, Zarautz; Isuntza, Zierbena; Tolosaldea, Illunbe, Orio, Zumaia; Plentzia, Itsasoko Ama, Arkote, Bermeo.

MUTIL KADETEAK (19): San Pedro, Hibaika, Illunbe, Getaria, Hernani; Isuntza, Ondarroa, Mundaka, Kaiku; Zumaia, Zarautz; San Juan, Tolosaldea, Orio; Arkote, Zierbena, Deustu, Bermeo, Itsasoko Ama.

MUTIL JUBENILAK (17): Hibaika, Illunbe, Tolosaldea; Raspas, Bermeo, Ondarroa, Arkote; Zarautz, Hernani, Orio, Getaria, San Juan; Zierbena, San Nicolas, Itsasoko Ama, Deustu, Kaiku.

NESKA SENIORRAK (10): Mundaka, Hernani, Zumaia, San Juan, Hibaika; Ondarroa, Arkote, Lutxana, Deustu, Kaiku.

Euskadiko Txapelketa 2016 (irteera hurrenkera)

Aurtengoa iritsi bitartean, hemen dituzue iazko argazkiak.