
Gipuzkoako Batel Txapelketak ez du zapore onik utzi Hernanin. Izan ere, bi taldek finala jokatu badute ere, biak laugarren postuan geratu dira, podiumetik kanpo. Neska seniorrek esperotako postua lortu dute, baina mutil jubenilek lehenengo hiru postuetan sartzeko aukera asko zituzten, atzo hirugarren postuan sailkatu ostean gainera. Neska kadeteek federazio saria jaso dute, kontsolazio txanda irabazita.
Utzi erantzun bat