Mutil-jubenilak, Pasaian
Mutil jubenilak, joan den asteko estropadan. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga / HAE)

Gipuzkoako Batel Txapelketaren lehen jardunaldia egon da jokoan, Pasaiako badian, gaur arratsaldean. Hernaniko ontziak ilusioz beteta joan dira lehiara, baina espero baino zorte txarragoa izan dute. Neska kadeteek eta mutil kadeteek estropada politak egin dituzte, baina bosgarren postuan sailkatu dira, laugarren sailkatuetatik segundo batera eta bi segundora geratuta, hurrenez hurren. Beraz, bi talde horiek kontsolazioa txandetan parte hartuko dute bihar. Izan ere, lehenengo lau taldeek lortu dute finalerako txartela. Haur mailan, neskek ere kontsolazio txandan parte hartuko dute bihar, baina mutilak kanpoan geratu dira, bederatzigarren postuan sailkatuta.

Mutil jubenilek maila ederra eman dute, eta hirugarren postuan sailkatu dira. Hala, finala jokatuko dute bihar, hauekin batera: San Juan, Getaria eta Orio.

Neska seniorrek ez dute kanporaketa jokatu behar izan, lau talde senior bakarrik baitaude. Beraz, zuzenean finala jokatuko dute bihar, hauekin: San Juan, Hibaika eta Zumaia.

Gipuzkoako Batel Txapelketa 1 (2016.04.16)

Gipuzkoako Batel Txapelketa. Finaletarako sailkatuak