NEska kadeteak, Gipuzkoako Batel Txapelketa
Neska kadeteak, 2015eko Gipuzkoako Batel Txapelketan. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga/HAE)

Bukatu da Gipuzkoako Batel Liga, baina oraindik ere batelek zer esana emango dute. Izan ere, asteburu honetan Gipuzkoako Batel Txapelketa egongo da jokoan, Pasaiako badian. Larunbatean, sailkatze estropadak izango dira, 17:00etan; igandean, berriz, finalak jokatuko dituzte aurrera egitea lortzen dutenek, 9:30ean.

Datorren astean, Euskadiko Txapelketa iritsiko da.