Mutil jubenilak, podiumean. (Argazkiak: Xabier Gurrutxaga / HAE)
Mutil jubenilak, podiumean. (Argazkiak: Xabier Gurrutxaga / HAE)

Bukatu da Gipuzkoako Batel Liga. Hernaniko talderik erregularrena mutil jubenilena izan da, eta horiek izan dira podiuma zapaltzera iritsi diren bakarrak, hain zuzen ere. Orion eta Pasaian izan dira ligako azken jardunaldiak, eta azken estropadan azkarrenak izatea lortu dute mutil jubenilek, bigarren jardunaldian egin zuten bezala. Azkenean, ligako sailkapen orokorrean, euren mailako hirugarrenak izan dira, eta ongi merezitako dominak jantzi dituzte San Juanen.

Liga bukatuta ere, batelen lehia ez da bukatu. Zehazki, datorren asteburuan, Gipuzkoako Txapelketaren txanda izango da; eta, hurrengoan, Euskadikoa.

Gipuzkoako Batel Liga 2016 (Sailkapena)

San Juan (2016.04.10)

Orio (2016.04.09)