Neska kadeteak-tolosan
Neska kadeteak, Tolosako estropadan. (Xabier Gurrutxaga / HAE)

Gipuzkoako Batel Liga asteburu honetan agurtuko da, bi jardunaldirekin. Larunbatean estropadak Orion izango dira, 16:30ean; eta, igandean, Pasaian, 10:00etan. Berez azken jardunaldia Getarian jokatzekoa zen, urtero legez, baina haize eta olatu handiak iragarri dituztenez, Pasaiako badian egingo dute. Ondoren, behin estropada guztiak jokatuta, domina banaketa egingo dute San Juanen.

Liga bukatuta, txapelketen txanda izango da hurrengo asteburuetan.