Neska seniorrak eta mutil jubenilak, Leraten. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga/HAE)
Neska seniorrak eta mutil jubenilak, Leraten. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga/HAE)

Opor garaian ere gogor entrenatzen aritu dira klubeko kideak. Batelak hartu eta Nafarroara egin dute irteera, hiru egunetarako, eta Lerateko Aritzaleku kanpinean hartu dute ostatu. Hala, elkarrekin aisialdiaz gozatzeaz gain, paisaia desberdin batean entrenatzeko aukera izan dute, Allozeko urtegian.

Izan ere,  asteburu honetan, berriro ere euren abileziak erakutsi beharko dituzte, Gipuzkoako Batel Ligan. Orion jokatuko dute hamahirugarren jardunaldia, larunbatean, 10:30ean. Zarauzko arraun elkarteak antolatu du lehia, eta erlojupekoa izango da. Hernaniarrek bederatzi batel uretaratuko dituzte.