Batelak, Orereta. Gipuzkoako Batel Liga
Neska kadeteek ederki garbitu dute batela, uretaratu aurretik. (Argazkia: Estitxu Zabala / HAE)

Oreretan izan da Gipuzkoako Batel Ligako 11. jardunaldia. Kadeteek egin dute klubeko lanik onena, bai mutiletan bai nesketan ere. Izan ere, mutil kadeteak bigarrenak izan dira, Tolosaldeatik 4 segundora; eta neska kadeteak, berriz, hirugarren postuan geratu dira, Hibaika irabazletik 8 segundora. Neska seniorrek ere estropada polita egin dute; hala, orain arteko tarte txikiena lortu dute irabazlearekiko (33 segundo). Mutil jubenilei dagokionez, laugarren postuan geratu dira, Getaria txapeldunetik 17 segundora; ondorioz, oraindik ere sailkapen nagusiko hirugarren postuari eusten diote. Bihar, Orion izango da hurrengo jardunaldia.

Maialen traineruak ere hitzordua zuen gaur, San Pedroko test estropadan. Arraunlarien nekea nabaria izan da bateletan aritu ostean, eta ez du denbora txukun bat egitea lortu traineru berdeak. Edonola, oraindik hobetzeko tartea baduela argi du taldeak, eta ez du etsitzeko batere asmorik.

Aupa Hernani!

Orereta (2016.03.19)

Sailkapena (Gipuzkoako Batel Liga)

San Pedroko test estropada