Colindres, Maialen
‘Maialen’ trainerua, iazko estropada batean. (Argazkia; Iñaki Suarez Calleja)

Egun mugituak datoz Hernaniko Arraun Elkartearentzat, hiru estropadekin. Gipuzkoako Batel Ligak bi jardunaldi izango ditu asteburuan: Orereta (larunbata, 12:15) eta Orio (igandea, 12:00). Oreretako jardunaldia Hibaikak antolatu du, eta Xuxa Urkiaren omenezkoa izango da, bigarren urtez. Gainera, estropaden kontura argazki lehiaketa ere antolatu dute, eta Hibaikaren webgunean ikus daitezke oinarriak.  Bi egunetan zazpi batelekin parte hartuko du Hernanik.

Horretaz gain, Maialen traineruak denboraldiko estraineko estropada jokatuko du. Izan ere, Oriaren jaitsiera bertan behera geratu ostean, lehiatzeko gogoz geratu ziren hernaniarrak; hala, San Pedroko test -estropadan parte hartzea erabaki dute arduradunek. Estropada larunbatean izango da, 17:00etan. Emakumeen partehartzeari dagokionean, Hernani-Iparragirre Sagardotegia taldearekin batera, honakoek parte hartuko dute: Hondarribia, Arraun Lagunak, Getaria-Zarautz, Hibaika, Orio eta San Juan.