Mutil kadeteak, Pasaiako estropadan.
Mutil kadeteak, Pasaiako estropadan. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga / HAE)

Mutil kadeteek egin dute Hernaniko elkartearen lanik onena, Pasaiako gaurko jardunaldian. Izan ere, euren mailako azkarrenak izan dira, lehen aldiz. Honakoek osatu dute Baldoren omenezko batel irabazlea: Anartz Artola, Iñigo Larrarte, Mikel Lizarraga, Beñat Laskurain, eta Ibai Apezetxea (patroia). Hala, Gipuzkoako Batel Ligan, denboraldiko bigarren garaipena lortu du klubak; zehazki, mutil jubenilek egin zuten aurretik lehen postua, Donibane Lohizunen.

Neska kadeteen lana ere aipatzekoa da; bosgarren postuan geratu dira, Orio irabazlearengandik zortzi segundora. Mutil jubenilak, berriz, hirugarrenak izan dira.

Trintxerpe-1-(2016.03.13)

Trintxerpe-2-(2016.03.13)