Mutil Jubenilak, Zumaia
Mutil jubenilen A batela, Zumaiako estropadan. (Argazkia: Baleike.eus)

Euripean igaro dute asteburua Hernaniko Arraun Elkarteko kideek. Gipuzkoako Batel Ligak jardunaldi bikoitza izan du, Loiolan eta Zumaian, eta biak ere egun hotzak izan dira. Betiko eran, euren alderik onena erakutsi dute hernaniarrek, bustita izan arren, eta klubak esker hitzak baino ez ditu Loiolara gerturatu zirenentzat. Izan ere, Hernanik zuen Loiolako jardunaldia antolatzearen ardura; eta horretarako, gogor lan egin behar izan zuten klubeko kideek eta laguntzera joan ziren arraunlari, guraso eta lagunek, goizeko lehen ordutik. Eskerrik asko, zuek gabe ezingo genuke aurrera jarraitu. Eskerrak ere Ur-Kirolak elkarteari, noski.

Loiola (2016.03.05)

Zumaia (2016.03.06)

Zumaiako jardunaldiko argazki guztiak, hemen: Baleike.eus