Hernanik aurten ere ligako jardunaldi bat antolatu du; larunbatean izango da, 12:30ean.

Neska seniorrak, Pasaian
Neska seniorrak, ligako estropada batean, Pasaian. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga / HAE)

Klub baten eskuetan geratu ohi da Gipuzkoako Batel Ligako jardunaldi bakoitzaren antolaketa. Urtero, egun bateko estropaden ardura hartzen du Hernaniko Arraun Elkarteak. Hala, aurten ere iritsi zaio txanda Hernaniri, eta Loiolan egingo du ligako 8. jardunaldia, aurrekoetan bezala. Estropadak 12:30ean hasiko dira, eta mutil jubenilak izango dira estropada jokatzen azkenak (askok EGAko azterketa izango dutela-eta). Ur-Kirolak arraun elkartearen laguntzari esker, bertatik uretaratuko dira partaideak, auzoan barrena egingo dute estropada (behean mapa).

Igandean, berriz, 11:00etan izango da ligako 9. jardunaldia, Zumaian.

Asteburuan, Hernaniko batelak honakoak izango dira: nesketan, 1 haur mailan, 2 haur-kadete, eta 1 senior; mutiletan, 1 haur mailan, 2 kadete (Zumaian bakarra), eta 2 jubenil.

Estropada Loiola, 2016
Loiolako jardunaldiaren mapa.