Mutil jubenilak, Pasaian
Mutil jubenilen B batela, ligako estropada batean. (Xabier Gurrutxaga / HAE)

Oriaren Traineru Jaitsiera bertan behera utzi badute ere, Gipuzkoako Batel Ligak aurrera darrai. Hala, Pasaia izango da zazpigarren jardunaldiaren eszenatokia, igandean, 11:00etan. Berriro ere ahalik eta lanik txukunena egiteko asmoz joango dira Hernaniko kideak, hamar talderekin.