Orio Arraunketa Elkarteak erabaki du bertan behera uztea bihar jokatzekoa zen Oriaren XXII. Traineru Jaitsiera. Izan ere, larunbaterako metereologia iragarpenak ez dira batere onak. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazpen bat bidali du, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zuzendaritzak hartutako erabakien artean, honakoa dago: “Uretako jarduerak; arraunketa, piraguismoa, surfa, arrantza, hondartzako boleibola, triatloia, bela: bertan behera gelditzen dira”.