Haur-kadete mailako neskak, Tolosako estropadan. (Xabier Gurrutxaga / HAE)
Haur-kadete mailako neskak, Tolosako estropadan. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga / HAE)

Gipuzkoako Batel Ligaren seigarren jardunaldiak zapore gozoa utzi du klubean. Izan ere, Tolosako estropadetan oso txukun aritu ziren Hernaniko neska-mutilak. Beheko mailetako taldeei bakarrik zuzendutako jardunaldi berezia izan zen, eta haur-kadete mailako neskak laugarren postuan geratu ziren (5:12,50), San Juan A irabazletik 4 segundotara. Pozik egoteko emaitzak, beraz. Maila bereko B eta C ontziak hamalaugarren eta hamabosgarren postuan sartu ziren; haur mailako mutilak hamargarrenak izan ziren, eta mutil kadeteak, seigarren eta hogeigarren.

Tolosaldea_2016.02.21