Gipuzkoako Batel Liga, Pasaia
Haur eta kadete mailako neskak, ligako estropada batean. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga/HAE)

Gipuzkoako Batel Ligak jardunaldi berezia izango du datorren asteburuan. Izan ere, Tolosan izango dira estropadak, baina haur eta kadete mailetako neska-mutilek bakarrik hartuko dute parte. Beraz, maila horiei dagozkien arraunlariekin lehiatuko da Hernani, eta gainontzekoek euren prestaketarekin jarraituko dute. Igandean izango da ligako jardunaldia, 11:00etan.