Neska seniorrak, Pasaiako estropadan.
Neska seniorrak, Pasaiako estropadan: Añarbe, Enara, Uxue, Miren eta Ainhitze. (Argazkia: Josu. Z)

Goizean goiz mugitu behar izan dute gaurkoan klubeko kideek. Izan ere, 10:00etan hasi da Gipuzkoako Batel Ligako bosgarren jardunaldia, Pasaian. Eguraldi txukunarekin hasi dira estropadak, San Juaneko klubaren paretik Lezo aldera ibilbidea osatuz; baina, neska seniorren txanda iritsi denean, euria eta haize zakarra altxa dira. Edonola, erakustaldi polita egin dute Hernaniko neska seniorrek, eta laugarren postura jauzi egin dute, Hibaika txapeldunarengandik 38 segundotara.

Neska seniorrek euren estropadak bukatzean, bertan behera geratu dira atzetik jokatzekoak ziren gainontzeko lehiak: mutil jubenilenak eta seniorrenak.

Hernaniko haur mailako mutilak hamaikagarren lekuan geratu dira; haur-kadete mailako neskak zazpigarren eta hamaikagarren postuetan sartu dira; eta mutil kadeteak, seigarren.

2016/02/14. Oiartzun