(Argazkia: Xabier Gurrutxaga/HAE)
(Argazkia: Xabier Gurrutxaga/HAE)

Abantaila berri bat izango dute Hernaniko Arraun Elkarteko bazkideek. Izan ere, klubeko arropetan deskontuak izateaz gain, aurrerantzean, Iparragirre sagardotegian merkeago egingo dituzte otorduak. Euren fakturetan %5eko deskontua izango dute Iparragirrera hurbildutako bazkideek; hau da, mahaia bazkidearekin konpartitu duten guztiek izango dute abantailaz gozatzeko aukera. Sagardotegiko menu guztietarako baliogarria izango da eskaintza, 2016 urtean.

‘Maialen’ traineruaren babesle nagusia da Iparragirre Sagardotegia.

Hernaniko Arraun Elkartearen bazkide egiteko, nahikoa da formularioa betetzea: gure webgunean bertan edo Aralar eta Joxemari tabernetan.