Mutil jubenilak (Pasaia)
Mutil jubenilen A ontzia, ziabogan. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga/HAE)

Gipuzkoako Batel Ligan buru-belarri murgilduta dabil Hernaniko Arraun Elkartea. Momentuz, lau jardunaldi jokatu dituzte klubeko kideek, eta mutil jubenilen A batelak sailkapeneko lehen postuan jartzea lortu du, Getariarekin 65 puntutara berdinduta. Izan ere, aurkari zuzen izaten ari diren Getaria atzean utzi zuten gazteek, joan den igandean, Pasaiako badian jokatu zuten lehian. Estropadako bigarrenak izan ziren hernaniarrak, San Juanen atzetik.

Ez zen nolanahiko norgehiagoka izan igandekoa; euririk apenas egin bazuen ere, olatuei aurre egin behar izan baitzieten partaideek. Klubeko gainontzeko taldeek maila txukuna ematen jarraitzen dute. Hona hemen Pasaiako jardunaldiko emaitza guztiak eta ligako sailkapenak:

Datorren asteburuan ez da ligako jardunaldirik egongo, inauteriak direla eta.