Trainera, Iparragirre
Traineruko kideak, Iparragire sagardotegian. (Argazkia: Oier Mikeo)

Aurten ere emakumeen trainerua uretaratuko du Hernaniko Arraun Elkarteak. Taldea eta talde teknikoa lanean ari dira negutik, eta aurkezpena egin dute gaur,  Iparragirre sagardotegian. Babesle nagusia da Iparragirre, bigarren urtez. Gainera, aurten batel bat ere babestuko du Iparragirrek. Hala, klubeko neska gazteak ere aurkezpenean egon dira.

Batis Larburu klubeko kideak hitz egin du, taldeari animoak emanez, eta Esti Aldeiturriaga Kirol zinegotzia Elorrabiko zubiaz aritu da. Bukatzeko, Añarbe eta Ainhitze Kalonje ahizpek eta Estitxu Zabalak klubaren ereserki bihurtu den ‘Boga boga’ abestia jo dute.

Iazko taldea ia guztiz mantenduta, eta arraunlari berriren batekin, prest dago taldea, denboraldi berri hobe bat egiteko.

image
Neska gazteak, Iparragirrek babestutako batelarekin. (Argazkia: Estitxu Zabala/HAE)