Mutil jubenilak-PASAIA (2016/01/24)
Mutil jubenilen A ontzia, Pasaiako estropadaren irteeran. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga/HAE)

Bukatu berri da estropadaz betetako asteburua. Donibane Lohizuneko Urdazuri ibaian eta Pasaiako badian aritu dira nor baino nor Hernaniko  arraunlariak; Gipuzkoako Batel Ligaren barnean. Mutil jubenilen A ontziak lortu ditu emaitza onenak bi egunetan. Donibane Lohizunen bere mailako lehenak izan ziren hernaniarrak, baina, Pasaian, getariarrak aurreratu zaizkie. Edonola, honako arraunlariek osatutako batelak eman ditu asteburuko albiste onenak: Xabat Pastor, Jon Herrero, Asier Salaberria eta Andoni Saizar.

Beheko esteketan ikus daitezke emaitza guztiak.

Urdazuri (urtarrilak 23)

Pasai Donibane (urtarrilak 24)