JUBENILAK-DONIBANE-LOHITZUNE-web
Mutil jubenilak, Donibane Lohizuneko estropadan. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga/HAE)

Denboraldiko lehen garaipena mutil jubenilek ekarri dute Hernanira. Hain zuzen ere, Donibane Lohizune izan da Gipuzkoako Batel Ligako bigarren jardunaldiaren lekuko, eta bertan, euren mailako azkarrenak izan dira jubenilak, 8 minutu eta 59 segundoko denborarekin. Ziabogako denboran laugarren postuan egon dira (4:54), baina, bigarren luzean egindako lan onari esker eskuratu dute garaipena. Gertu izan dute Getaria, 82 ehunenekorengatik geratu baita bigarren postuan.