Haur mailako mutilak, joan den larunbateko estropadan.
Haur mailako mutilak, joan den larunbateko estropadan. (Argazkia: Josu. Z)

Gipuzkoako Batel Ligaren barnean, bi jardunaldi egongo dira jokoan datorren asteburuan. Bigarren jardunaldiko estropadak larunbatean izango dira, 15:00etan. Donibane Lohizune izango da lehien eszenatokia, Urdazuri ibaian uretaratuko baitira batelak. Igandean, berriz, 11:30ean, Pasaian izango dira hirugarren jardunaldiko estropadak.

Urdazurin, hamar batelekin arituko da norgehiagokan Hernani: Nesketan, haur-kadete mailako hiru batel (horietako bat mistoa), eta jubenil-senior mailako bi batel; mutiletan, haur mailako batel bat, bi kadete, eta beste bi jubenil. Pasaian batel berdinak uretaratuko ditu, haur-kadete mailako batel mistoa kenduta; eta neska jubenil-seniorren B batela mistoa izango da.