Haur-kadete mailako neskak, larunbateko estropadan. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga)
Haur-kadete mailako neskak, larunbateko estropadan. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga/HAE)

Joan den larunbatean abiatu genuen Gipuzkoako Batel Liga, Pasai Donibanen. Urtero legez, lehenengo jardunaldiko estropada guztiak erlojupekoak izan ziren, eta hernaniarrak pozik geratu ziren lortutako emaitzekin. Klubak itxura ona eman zuen, eta oraindik hobetzeko tartea du. Zehazki, zazpi batel uretaratu zituen Hernaniko Arraun Elkarteak; horien artean, mutil jubenilen A ontziak lortu zuen posturik onena, bigarren lekuan geratuz, Getariaren atzetik. Tenperatura hotza nagusitu zen arren, ez zuen euririk egin estropadek iraun zuten bitartean, eta arraunlariek eskertu zuten, baita bertaratutako ikusleek ere. Hori bai, lehiak eguzkipean hasi eta ilunpetan bukatu ziren, 100 batel baino gehiagok parte hartu zutela kontuan izanik.

GIPUZKOAKO BATEL LIGA.

1. JARDUNALDIA (PASAI DONIBANE)

Sailkapen guztiak (2016/01/16)

HERNANIKO BATELEN EMAITZAK

Neskak

  • Haur-kadete A (Promesak). Laugarren postuan (5:15); Hibaikatik 13 segundora.
  • Haur-kadete B (Promesak). Hamabigarren postuan (5:57); Hibaikatik 55 segundora.
  • Jubenil-senior A (Absolutoak). Bosgarren (10:18); Hibaikatik 39 segundora.

Mutilak

  • Haur maila. Zazpigarren (5:48); Oriotik 36 segundora.
  • Kadete A. Bederatzigarren (7:32); Oriotik 40 segundora.
  • Kadete B. Hemezortzigarren (8:32); Oriotik minutu eta 40 segundora.
  • Jubenil A. Bigarren (9:24); Getaritik 11 segundora.
  • Jubenil B. Hamargarren (9:48); Getaritik 35 segundora.