Hamabost jardunaldik osatuko dute aurtengo liga, eta Hernanik zortzi batelekin parte hartuko du.

NEska kadeteak, Gipuzkoako Batel Txapelketa
Neska kadeteak, iazko estropada batean. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga/HAE)

Pasaiak hartuko du Gipuzkoako Batel Ligako lehen jardunaldia, datorren larunbatean, 16:00etan. Pasai Donibane Koxtape klubak antolatu ditu estropadak, eta 100 batel inguruk parte hartuko dute. Ohi bezala, haur mailatik hasi eta seniorretara bitarteko estropadak egongo dira jokoan, gizon zein emakumeetan; maila bakoitzari dagokion distantziarekin.

Guztira, hamabost jardunaldik osatuko dute aurtengo liga, baina talde bakoitzaren emaitza txarrenak ez du ligarako punturik emango. Pasaian hasi eta apirilaren 10ean Getarian bukatuko da Liga. Hernaniko Arraun Elkarteak zortzi batel uretaratuko ditu, ahal duen guztietan:

  • NESKAK: Bi haur-kadete, eta bi senior.
  • MUTILAK: Haur mailako bat, kadete bat, eta bi jubenil.

Asteburu honetan, ordea, Hernaniko zazpi batel jardungo dira Pasaian; neska seniorrek batel bakarra botako baitute.

GIPUZKOAKO BATEL LIGA 2016.

  1. Urtarrilak 16, larunbata. Pasaia
  2. Urtarrilak 23, larunbata. Donibane Lohizune
  3. Urtarrilak 24, igandea. Pasaia
  4. Urtarrilak 31, igandea. Pasaia
  5. Otsailak 14, igandea. Pasaia
  6. Otsailak 21, igandea. Tolosa.
  7. Otsailak 28, igandea. Pasaia.
  8. Martxoak 5, larunbata. Loiola, Donostia.
  9. Martxoak 6, igandea. Pasaia.
  10. Martxoak 13, igandea. Pasaia.
  11. Martxoak 19, larunbata. Errenteria-Orereta.
  12. Martxoak 20, igandea. Orio.
  13. Apirilak 2, larunbata. Orio
  14. Apirilak 9, larunbata. Orio.
  15. Apirilak 10, igandea. Getaria.