Gabonetako saskia
Zozketako txarteletako batzuk.

Aurten ere bertako produktuekin osatutako saski bat zozkatu du elkarteak, baina oraindik ez da sariduna azaldu. Joan den abenduaren 22an izan zen Eguberrietako Loteriaren zozketa, eta zenbaki sarituaren azken lau zifrekin bat egin zuena da saskiaren irabazlea. Hain zuzen ere, 9140 zenbakia duen txartela da zozketaren irabazlea.

Iaz, Paki Lizeaga izan zen irabazlea!

Sariduna elkartearekin jar daiteke harremanetan, gure posta elektronikora idatziz: hernani.arrauna@gmail.com