Egin zaitez bazkide
Bazkide kanpainako kartela

Joan den azaroan abiatu zuen Hernaniko Arraun Elkarteak bazkide kanpaina, klubari bultzada bat emateko helburuarekin. Dagoeneko bat baino gehiago izan dira bazkide egitea erabaki dutenak, eta elkarteak esker hitzak baino ez ditu eurentzat. Orain arte, ordea, webgunearen bidez bakarrik egon da bazkide eskaera egiteko aukera; eta joan den abenduaren 31n, Plaza Berrin jarritako postuan ere horretarako aukera eman genuen. Herritar gehiagorengana iristeko asmoz, kalera irten da Hernaniko Arraun Elkarteak, eta Joxe Mari eta Aralar tabernetan utzi ditu bazkide egiteko formularioak. Interesa dutenek aski dute taberna horietara hurbildu eta formularioa betetzea; ondoren, kluba ahalik eta azkarren jarriko da beraiekin harremanetan.

Bazkide egiteak 20 euroko kostua du helduentzat; eta 10 euro, adin txikikoentzat. Bazkide egiten direnek laster jasoko dituzte dagokien txartela, klubeko pina eta pegatinarekin batera. Gainera, bazkideek deskontuak izango dituzte klubeko arropetan.