(Argazkia: Estitxu Zabala/Hernaniko Arraun Elkartea)
San Juan jaietan ere postua jarri zuen klubak, hainbat produkturekin. (Argazkia: Estitxu Zabala/Hernaniko Arraun Elkartea)

Gabonak direla eta, Hernaniko Arraun Elkarteak postu bat jarriko du Plaza Berrin, Irizar tabernaren ondoan, gaur arratsaldean. Hain zuzen ere, 17:00etatik aurrera egongo da postua zabalik; bertan, klubeko egutegiak jarriko dituzte salgai, eta bazkide egiteko aukera ere egongo da. Egutegiak 5 euroren truke lortzeko aukera egongo da, eta bazkide egiteagatik 20 euro ordaindu beharko dute helduek; eta adin txikikoek, berriz, 10 euro.

Etorri arraun elkarteari laguntza ematera!