Hainbat jolasetan parte hartu zuten arraunlariek.
Hainbat jolasetan parte hartu zuten arraunlariek.

Kirol Sariak banatu ditu Hernaniko Udalak aurten ere, urtean zehar nabarmendu diren herriko kirolariak saritzeko. Herriko kirol elkarteek izendatu zituzten sarietarako hautagaiak, eta herrritarrek euren botoak eman dituzte, udalaren webgunearen eta kiroldegian jarritako postontzi baten bidez. Hala, emakumezkoen saria, Gimnasia Erritmikoko kadete taldearentzat izan da; eta Hernani saria, berriz, Ignacio Ociok eta Miguel Ezpeletak jaso dute, boto kopuru bera jaso ostean.

Joan den asteazkenean egin zuten sari banaketa, kiroldegiko pista nagusian. Sari banaketen harira, hainbat jolas egin zituzten herriko kirolari gazteen artean, giroa berotzeko, eta bertan izan ziren Hernaniko Arraun Elkarteko zortzi neska-mutil ere. Jolasen ostean, zegozkien garaikurrak jaso zituzten sarituek, Luis Intxauspe alkatearen eta Esti Aldeiturriaga Kirol zinegotziaren eskutik.

Zorionak saritu guztiei.