Gabonetako saskia
Salgai ditugun zozketarako txartelak.

Gabonen bueltan egin ohi dugun moduan, aurten ere bertako produktuekin osatutako saski bat zozkatuko dugu. Klubeko kideek salgai ditugu zozketarako txartelak, euro baten truke, bakoitza zozketarako bi zenbakirekin. Txartelak erosteko azken egunetan sartu gara jada, abenduaren 22an izango baita zozketa. Hain zuzen ere, Eguberrietako Loteriako azken lau zifrekin bat egiten duena izango da saritua. Dagoeneko zozketarako txartela erosi baduzu, zorte on, eta erosi ez baduzu, zeren zain zaude?

Iaz, Paki Lizeaga izan zen irabazlea!