Bazkide txartela
Bazkide txartela

Hernaniko Arraun Elkarteak bazkide kanpaina abian jarri du. Laguntzaileak nahi ditu klubak, bere lanarekin aurrera jarrai dezan, ahalik eta ondoen. Hernaniko Arraun Elkarteko bazkide egitea oso erraza da, nahikoa da webguneko formularioa betetzea, bakoitzaren datuak jarriz. Adin nagusikoek 20 euro ordaindu beharko dituzte; eta adin txikikoek, berriz, 10 euro. Bazkide txartelaz gain, klubeko pin bat eta pegatina bat ere izango dute opari gisa laguntza ematen duten guztiek.

Animatu eta aupa Hernani!