'Maialen' trainerua
‘Maialen’ trainerua, Kontxako sailkatze estropada jokatu ostean.

Hernanikoa edo inguruko herri batekoa zara eta traineru batean arraunean egitea zer den jakin nahi duzu? Ez bi aldiz pentsatu eta zatoz gurekin arraunean egitera!

Iaz bezalaxe, aurten ere Hernaniko Arraun Elkarteak emakumeen trainerua uretaratuko du, ‘Maialen’ izenarekin. Entrenamenduei ekin diete jada taldekideek, eta 16 urte baino gehiago badituzu, zu ere garaiz zabiltza beraiekin aritzeko!

Datorren azaroaren 14an, goizean, Pasaiara joango gara traineruan entrenamendu saio bat egitera. Zuk ere gurekin joan nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan! hernani.arrauna@gmail.com posta elektronikora idatz dezakezu, edo 656 76 12 52 telefono zenbakira dei dezakezu. Zatoz!