Kadete-infantil
Haur eta kadete mailetako neska-mutilak, bateletan entrenatzen. (Argazkia: Ainhitze Kalonje)

Batzuk lehenago eta besteak beranduago, baina entrenatzen hasi dira jada Hernaniko Arraun Elkarteko kide guztiak. Berriro ere jo eta ke dabiltza Hernaniko arraunlariak eta patroiak, ergometroan, gimnasioan zein uretan, entrenatzaileen esanetara. Haur mailatik hasi eta jubenilak bitarteko maila guztiak bete ditu aurten ere Hernanik; eta nesketan, baita seniorrak ere, bereziki trainerura bideratuak dabiltzanak. Bateletan lehiatuko dira maila guztietako arraunlariak, baina trainerilla eta trainerurako tartea ere izango dute batzuk, aurrerago.

Denboraldiko lehenengo lehiak bateletan izango dira, urtero legez. Hala, 2016ko urtarrilean hasiko da Gipuzkoako Batel Liga, eta horrekin ekingo diote guztiek estropaden denboraldiari. Ordurako sasoi betean egoteko, ordea, neguan gogor entrenatu beharra dago, eta horretan dabiltza buru-belarri klubeko kide guztiak.