Txoriene
Zigor Iturrieta aurkezlea, Malen Oiarzabal eta Ainhitze Kalonjerekin. Atzean, gainontzeko arraunlariak. (Argazkia: EITB)

ETB-1 telebista kateko ‘Txoriene’ sukaldaritza saioan egon dira Maialen traineruko kideak, gonbidatu gisa. Telebistan astelehenean (irailak 21) eman zuten saioa, baina Eitb Nahieran atarian ikusteko aukera dago.

Ainhitze Kalonje eta Malen Oiarzabal sukaldean aritu ziren Zigor Iturrieta aurkezlearekin batera; eta honako menua egin zuten: Babarrun zuriak itsaski ozpin-oliotan, alberjiniaz beteriko xerra biribilkiak eta gazta tarta.

Trainerua bera ere eraman zuten Miramongo estudioetara, eta bertan izan ziren arraunlari gazte guztiak.

Ez galdu saioa eta… on egin!