Txerriboda eta Sagardo Festa
Ergometro probak ikusteko jende ugari bildu zen Atsegindegin. (Argazkia: Estitxu Zabala)

Iragarrita zegoen moduan, jai ederra egin du Hernaniko Arraun Elkarteak, herriko Euskal Jaien barnean. Atsegindegin jarritako postuan, bi egunez afariak eskaini dituzte elkarteko kideek, eta herri bazkaria ere egin dute, ia 100 lagun hurbildu direlarik.Txerriboda eta Sagardo Festa, halaxe zuen izena elkarteren jaiak, eta guztia posible izan da, borondatez lan egin duten hainbat laguni esker… Eskerrik asko guztiei! Aupa zuek!

Kantuak, bertsoak, ikus-entzunezkoak, ergometro probak, zozketak… Ikuskizun faltarik ez da izan bi egunez Atsegindegin, eta hurbildutako herritarrak gustura geratu dira.

Dagoeneko larunbat gauean dena jasota geratu zen, eta datorren urtean gehiago eta hobeto eskaintzeko gogoz geratu dira klubeko arduradunak.

Gogoratu larunbatean egindako zozketetako bi irabazle oraindik ez direla agertu: Diametro 200 jatetxean bi lagunentzako bazkaria irabazi zuen 253 zenbakiak; eta bertako produktuen sorta, berriz, 3 zenbakiak. Irabazleak jarri daitezela gurekin harremanetan: hernani.arrauna@gmail.com.

Txerriboda eta Sagardo Festa
Baldori omenaldia egin zion elkarteak, bazkaria hasi aurretik. (Argazkia: Estitxu Zabala)