Juan Ramon Zabaleta 'Baldo'
Juan Ramon Zabaleta ‘Baldo’, baborreko bizkarra.

Juan Ramon Zabaleta Baldo hil da aste honetan. Hernaniko Arraun Elkarteko arraunlaria izan zen, traineruan, 1970eko hamarkadan. Elkarteak omenalditxo bat eskainiko dio, Euskal Jaien barnean antolatu duen Txerriboda eta Sagardo Festaren barnean. Zehazki, larunbat eguerdian, herri bazkaria baino lehen, minutu bateko ixilunea gordeko du elkarteak, arraunlari ohiaren oroimenez. Bazkarirako txartelak erosteko azken aukera ostegun goiza izango da.